Emakume Master Cup-eko Binakako Txapelketa Nagusiko ligaxkako atzen partiduak jokatu ziran atzo eta pelotari dimoztarrak, Miriam Arrillagagaz batera, 22-2 galdu eban Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara ligaxkako txapeldunen kontra.
Aldaik BEGITUn adierazo dau atzokoa ez zala euren partidua izan eta Olatz Arrizabalaga oso “entxufauta” sartu zanalez dana ondo egin ebala. Halanda be, nahiz eta atzoko partidua galdu, finalerdietara sailkatutea lortu dabe eta horregaitik oso pozik dagozala azpimarratu dau Aldaik.