Nahiz eta Binakako Txapelketan parte hartuten egon, aldi bereran, Euskal Liga be jokatuten dabil Aldai eta martitzenean finalerako pasea lortu eban Munitibarren, Ruiz de Infante eta Galeanori, set biko partiduan, 10-1 eta 10-0 irabazi ostean. Partidura oso gogotsu eta motibauta sartu ziran Aldai eta Gaminde eta joko oso ona egin eban bikoteak partidu guztian zehar. Aldaik BEGITUn adierazo eban beste bikotea ez zala “entxufauta” sartu eta horregaitik uste baino partidu errazagoa izan zala.
Binakako Txapelketea
Aldai hilebete bat egon da Emakume Masters Cup-eko Binakako Txapelketan jokatu barik eta domekan, martiaren 1ean, Igorren bueltauko da torneora. Aldai eta Arrillagak, Arrizabalaga eta Bergararen kontra jokatu dabe 12:00etan hasiko dan festibalean.