PELOTEA

Rekaldek garaipen bigaz amaitu dau Binakako Txapelketea

Ager Barragan 2026ko otsailaren 19a

Nahiz eta txapelketa txarra egin, Rekalde eta Bikuñak osotutako bikoteak atzen partidua irabaztea lortu eban pasau dan zapatuan.

Donostiako Atano III frontoian jokatu eban Rekaldek, Bikuñagaz batera, Binakako Txapelketako atzen partidua eta 22-16 irabaztea lortu eban bikoteak, Asier Agirre eta Ruben Salaverriren kontra. Oso “entxufauta” sartu zan bikotea eta atzekaldean Salaverriri pelotakaz kargeteak, aurrean tantuak ondo amaituteko aukerak emon eutsazan Dimako pelotariari.

Orokorrean, txapelketeagaz ezin dirala pozik egon eta horrek partidu askotan konfiantza falta sortu deutseela adierazo deutso BEGITUri Rekaldek, baina halanda be, bere lehenengo urtea dana lez, ikisteko hartu dauan txapelketea izan dala.

Etorkizunera begira, txapelketa honek eta bertan ikasitakoak garrantzi handia eukiko dauala dino pelotari dimoztarrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!