HIZKUNTZAK

Ama Hizkuntzen Nazinoarteko Eguna ospatuko da Diman

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 19a

Herrian bizi diran atzerritarren ahotik hamar bat hizkuntza entzun eta danok batera meriendea egiteko ekitaldia antolatu dabe, bihar, hilak 20, 19:30etik aurrera eskolako kamaran.

Dimako Udalak Euskal Herria eta Espainiako Estadutik kanpo jaiotakoen erroldea egin eban eta atzerritarrak diran 50 bizilagunetik gora dagozala topau eben. Hogeta lau herrialdetatik etorritako jentea bizi da herrian eta Udalak ez eban hainbesteko nazinoarteko aberastasunik espero. Herrian bizi diran etorkinak betiko dimoztarrakaz batzeako zeozer egin behar zalakoan antolatu dabe Ama Hizkuntzen Nazinoarteko Eguneko ekitaldia.

Udala eurekaz kontaktuan jarri ostean, nahi izan dabenek, norbere hizkuntzan testu bat idatzi dabe; poema bat, ipuin bat, errezeta bat… Testu honeek euskerara eta gaztelerara itzuli dira eta hilaren 20ko ekitaldian, hiru hizkuntzetan irakurriko dira: jatorrizkoan, euskeraz eta gazteleraz. 

Udaletik BEGITUn aurreratu dabenez, momentuz hamar bat dira entzungo diran hizkuntzak: portugesa, slovenierea, faloa, arabierea, italierea, frantsesa, alemanierea, hasaniera… Ekitaldiaren ostean, meriendea egingo da bertaratutakoak alkar hobeto ezetuteko helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!