Herriko txikerrenentzako hilero bariku baten jarduerak proposatuteko iniziatibearen -Bariku txiki- beste saio bat egingo da Diman eta oingoan, konbidatuak etxekoak dira, Antxo ta Pantxa pailazo polifazetikoak. Pailazoek euren hamargarren urteurrena ospatuten dabiz eta honetarako beren-beregi prestatutako Lurrazpitik ikuskizuna taularatuko dabe barikuan.
Istorio honetan, Antxo ta Pantxa indusketa batera joango dira, bertan agertuten diran gauza misteriotsuak aztertutera. Bertan armaden gudakaz, energia nuklearragaz eta helduen gudakaz lotutako gauzak topauko ditue, jolas, magia eta jantzakaz interpretauko dabezalarik eta gure herriaren historia, justizia eta errespetualango gaiak landuaz. "Emozinoz betetako familientzako antzezlana", prometidu dabe Antxo ta Pantxak.