ARDI MOZKETEA

Dimoztar bi munduko ardi moztaileen txapelketan

Ager Barragan 2026ko otsailaren 9a

Euskal Selekzinoko Mikel Etxebarria eta Janire Artabe badagoz Zeelanda Barrian, martian jokatuko dan Golden Shears Txapelketan parte hartuteko.

Golden Shears munduko ardi moztaile txapelketea martiaren 4tik 7ra jokatuko da Mastertonen (Zeelanda Barria) baina daborduko Euskal Herriko selekzinoa badago bertan. Tartean, Mikel Etxebarria eta Janire Artabe dimoztarrek hartuko dabe parte. Txapelketea hiru urterik behin jokatuten da eta hau hogeigarren edizinoa izango bada be Euskal Herria lehenengoz egongo da lehian. Abadiñon egindako selekzinoaren aurkezpenean adierazo ebenez, esperientziaz gozatutera eta Euskal Herria moztaile herria be badala aldarrikatuko dabe mundu mailan.

28 selekzinok hartuko dabe parte eta Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko kideek adierazo eben mugarri historikoa izango dala Euskal Herria munduko 28 herrialdegaz batera lehian egotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!