Atzo, hilak 1, Durangoko Ezkurdi pelotalekuan jokatutako partiduan Aldai-Arrillagak 22-14 irabazi eben, Goiuri Zabaleta eta Nahia Bertizen kontra. Pelotari dimoztarrak adierazo dauan moduan, berak eta Arrillagak osotutako bikoteak oso partidu ona egin eban, Aldai aurreko koadroetan ondo mobidu zan eta aireko jokoan euki eban konfiantzeari esker tantu asko amaitu ebazan.
Aldairen esanetan, finaulaurretarako sailkapenera hurbilduteko beste puntu garrantzitsu bat lortu eben atzo.