Zapatuan, Amurrioko pelotalekuan, Aldaik eta, bere bikote ofiziala, Miriam Arrillagak osotutako bikoteak ezin izan eban irabazi Enara Gaminde eta Alize Sagarduiren aurka. Partidu luze eta orekatu baten ostean 22-20 galdu eben Aldai eta Arrillagak, halanda be, dimoztarrak oso sentsazino onakaz amaitu ebala edierazo deutso BEGITUri.
Beste alde batetik, domekan, Arrasateko pelotalekuan jokatu eban Aldaik, oingoan Laia Salsamendigaz batera. Oingoan bai, Madalen Etxegarai eta Andrea Capellanen kontra, 22-10 irabaztea lortu eban dimoztarrak. Txapelketako lehenengo lau partiduak jokatu ostean, momentura arte egindako bideagaz oso pozik dagoala eta holan jarraitutea espero dauala adierazo deutso BEGITUri.