Casa Cirana eta Garena jatetxea arduratuko dira horretaz, horretarako beren-beregi prestatutako menu bategaz. Gauari doinu eta erritmoa emoteko, ostera, Pablo Runtogether lemoaztarra izango da bertan, bere saioagaz afariari giro berezia emoten.
Ekitaldiaren izenak badauka bere esangurea. Gabba Gabba Hey oihua Ramones taldearen Pinhead abestian agertzen da, eta punk kulturearen ikur ezagunenetakoa da.
Antolatzaileek azaldu dabenez, asmoa da Gaba Gaba Hey! urteroko zita bihurtzea, eta lehen edizino honetan plaza mugatuak izango dira. Sarrerearen prezioa 70 eurokoa da, eta interesdunek informazino gehiago edo txartelak eskuratzeko 94 631 72 15 telefonora deitu edo eventos@garena.restaurant helbidera idatzi leikie.
Musikea, sukaldaritzea eta erreferentzia kulturalak mahai berean batzean dituan afaria izango da, lehenengoz egingo dana, baina etorkizunari begira sortua.