Kazetari, idazle eta gazte kriminologo bizkaitarrak bere atzen eleberria Txalaparta argitaletxeagaz argitaratu eban pasa dan urtean. Bertan atzen urteetan EAJren birkonfigurazinoa eta Imanol Pradales lehendakariak izan dauan transformazinoa azalduten dabezan ibilbideak, aliantzak eta barne-tensinoak azaleratuten dauz. JoBuBi (Jóvenes Burukides Bizkainos) izeneko barne-taldearen ibilbidea be aitatuten dau Zelaietak bere liburuan.