PELOTEA

Aldaik Binakako Txapelketa Nagusian bitik bi irabazi ditu

Ager Barragan 2025eko abenduaren 31

Lau T’erdikoa amaitu eta jarraian, modu ezin hobean hasi eban Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketea Amaia Aldaik abenduaren 26an.

Miriam Arrillaga da bere bikote titularra baina ezin izan ebazan lehenengo partidu biak jokatu, halanda be, lehenengoan Irati Betegigaz eta bigarrenean Laia Salsamendigaz lortu ebazan dimoztarrak txapelketako lehen puntu biak. 

Lehenengoan, abenduaren 26an Etxebarrin, 22-18 nagusitu ziran Alize Sagardui eta Nora Mendizabalen kontra. Bigarrenean, abenduaren 28an Sopelan, 22-10 irabazi eben Aizane Ibarrola eta Itxaso Erasunen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!