PELOTEA

Amaia Aldaik ezin izan eban Lau T’erdiko txapela jantzi

Ager Barragan 2025eko abenduaren 26a

Pasau dan domekan pelotari dimoztarrak 22-10 galdu eban Enara Gaminde pelotari laukiztarraren aurka Gernikako Santanape frotoian.

Partiduaren hasikeratik igarri zan Gaminde pelotari laukiztarra frontoira oso motibauta sartu zala eta Aldaik ezin izan eban hau bardindu. Aldaik adierazo eban moduan “asko jokatu eban Gamindek eta ez eustan itxi nik gura neban jokoa egiten”. Halanda be, pelotari dimoztarrak egindako partiduagaz oso pozik amaitu ebala be adierazo eutsan BEGITUri.

Lau T’erdiko torneoa amaituta, gaur, hilak 26, hasiko dabe Aldaik eta beste andra profesionalek Emakume Master Cup-eko Binakako Txapelketa Nagusia. Oingo honetan Aldaik Salsamendigaz batera jokatuko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!