Partidua oso konzentrauta hasi eban Rekaldek eta Bikuñak osotutako bikoteak, Rekaldek adierazo eban moduan “argi euki genduan zer egin eta zelan jokatu behar genduan” eta hasikeran 10-0 aurretik ipintea lortu eben. Markagailuan alde hori lortuta, partidu guztian zehar tantuetan aldea manteniduta beste bikotea baino gehiago izan ziran.
Rekaldek BEGITUri adierazo deutsanez partidu hau irabazi eta lehenengo puntua lortuta, barriro txapelketako lehian sartuten da bikotea eta horregaitik asteon, hilaren 28an, jokatuko daben partidua lehen baino gogotsuago hartu dabe.