Ugaranako autobus geltokian hartuko dabe Bilborantza doan autobusa goizeko 08:15ean eta gero Bilbon metroa hartuko dabe Larrabasterraraino. Bertan hasiko dira oinez eta itsasertzetik Plentziaraino doan, zailtasun errazeko, hiru orduko ibilbidea egingo dabe. Plentzian jatetxe baten 20 euroko eguneko menua bazkalduko dabe eta bazkaldu ostean barriz bueltauko dira etxera.
Baten batek hamarretakoa egin gura badau, jana bere etxetik eroan beharko dau.