PELOTEA

Amaia Aldaik Emakume Master Cup-eko Lau T'erdiko finaleko txapela jantzi ahalko dau Gernikan

Ager Barragan 2025eko abenduaren 18a

Argazkia: Oskar Gonzalez

Pelotari dimoztarrak, domekan, hilaren 21ean, Enara Gaminde laukiztarraren kontra jokatuko dau final handia, Gernikako Santanape frontoian 12:00etan. Animetan joan gura dauanak Dimako udaletxean eskatu ahal ditu sarrerak doban.

Aldaik bere alde euki dau torneo osoa; igaz finalista izateagatik zuzenean final-laurdenetara klasifikau zan eta aurkariaren gaixotasun baten ondorioz final-laurdenak jokatu barik finalaurrera pasau zan. Bertan Olatz Arrizabalagari irabazi eutsan eta holan final handira sailkatu zan. Pelotari dimoztarrak BEGITUri adierazo deutsanez, ate guztiak zabalik ikusten ditu finalean, bai irabazteko eta baita galduteko be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!