Nagusi zein txikerrenentzako sei egun magiko eta sei mago. Hori da aurtengo Dimagia magia jaialkiak abenduaren 16tik 29ra emongo dauan eskaintzea. Urtero lez, Arratiako Magoen Topalekua izango da zita garrantzitsuenetakoa, hilaren 17 izango da Run Run mago arteaztarraren eta Aritxoi eta Walas mago dimoztarren eguna. Beste alde batetik, Tor eta Edu magoek be euren emonaldiak egingo dabez publiko guztientzako eta Alain magoak barriz, heriotzearen eta doluaren inguruko Hil edo ez hil hamasei urtetik gorakoentzako saioa taularatuko dau.
Zuzeneko emonaldiakaz gozatuteaz gainera, heldu zein umeek izango dabe Abaroa aretoa Hogwarts bihurtuteko aukerea. Hilaren 16an eta 18an, martitzen eta eguen, Tor magoak ume zein helduentzako magia tailerrak eskainiko dauz Abaroan arrastiz. Ikasitako trukuakaz, tailerretako parte-hartzaileek emonalditxoa egingo dabe bariku arrastian. Dimagiak iraun bitartean, Magiako kartel historikoak eta Historiako magorik handienak erakusketak be egongo dira ikusgai Abaroan.
Hemen egitarau osoa:
Abenduak 16, martitzena
17:00etan, haurrentzako magia tailerra Tor magoagaz.
19:00etan, helduentzako magia tailerra Tor magoagaz.
Abenduak 17, eguaztena
17:30ean, Arratiako Magoen Topalekua: Txoko magikoak.
Abenduak 18, eguena
17:00etan, haurrentzako magia tailerra Tor magoagaz.
19:00etan, helduentzako magia tailerra Tor magoagaz.
Abenduak 19, barikua
18:30ean, tailerretan parte hartutakoen emonaldia.
19:00etan, Tor magoaren emonaldia.
21:30ean, Alain magoaren Hil edo ez hil.
Abenduak 20, zapatua
12:30ean, Walas magoaren Gertutik ikusteko magia.
Abenduak 21, domekea
17:30ean, Edu magoaren Zu zara magoa.