Abenduaren 5ean Dimako frontoi txikian batu ziran Txumuluxueta Pelota Klubak antolatutako Pala Txapelketearen lehenengo edizinoko semifinalistak, ligaxka fasea pasau ostean. Finalaurrekoetan Oier Nafarrate eta Ander Elezkanok, Peio Larrakoetxea eta Xabi Artaberi 18-12 irabazita egin eben aurrera; Zapiko neba-arrabek ostera, 18-7 garaitu ebezan Xabier Garcia “Utxu” eta Xabi Pujana.
Finalean barriz, lehia estuagoa bizi izan eben jokalari zein ikusleek. Nafarrate eta Elezkano aurretik ibili ziran partidu osoan eta ondo kostata, baina Zapikotarrek lortu eben 20-20 bardindutea. Eskuan izan eben aurrez aurrekoari bueltea emotea baina Elezkanok egindako tantu bategaz eta Araitz Zapikok kale eginda mantenidu zan markagailua Nafarrete eta Elezkanoren alde.
