PELOTEA

Beste astegoien batez galdu dau Rekaldek binakako torneoan

Ager Barragan 2025eko abenduaren 9a

Pelotari dimoztarrak, Iñigo Bikuñagaz batera, 22-13 galdu eban pasau dan zapatuan Zornotzako frontoian, Iker Salaberria eta Andoni Gaskueren aurka, jokatutako Serie B-ko bikoteen torneoko hirugarren jardunaldia.

Partidu osoan zehar, bikote bietako atzelariak oso ondo eta seguru ibili ziran jokatuten, baina desbardintasuna aurrelariek markau eben. Iker Salaberriak atzen jardunaldietako partidurik onena egin eban eta Rekaldek barriz, nahiz eta tantu oso onak egin, honeetako asko hutsean jo ebazan.

Argi ikusten da Rekalde eta bere bikoteak oindino euren arteko feeling-a garatu behar dabela eta holan bigarren buelta hobe bat egin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!