PELOTEA

Amaia Aldai lau t'erdiko finalera

Ager Barragan 2025eko abenduaren 9a

Emakume Master Cup-eko lau t'erdiko torneoko finala jokatuko dau, Basauriko frontoian Olatz Arrizabalagari 22-11 irabazi ostean.

Pelotari dimoztarrak BEGITUri adierazo deutsanez, partidua oso orekatua izan zan honen hasikeran. Tantuak aurrera joan ahala barriz, Aldai kantxan gozatuten hasi zan eta honeri esker 22-11 irabazi eta Gernikako Santanape frontoian jokatuko dan finalerako pasea lortu eban.

Esan bezala, finala Gernikan jokatuko dau dimoztarrak Enara Gaminderen kontra abenduaren 21ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!