PALA TXAPELKETEA

Gaur jokatuko dira Txumuluxuetako Pala Txapelketearen atzen partiduak

Ager Barragan 2025eko abenduaren 5a

Txumuluxueta Pelota Klubak antolatu dauan Pala Txapelketea bere amaierara helduten dabil eta gaur, hilak 5, jokatuko dira txapelketako finalaurrekoak eta finala herriko frontoi txikian, arrastiko 19:00etatik aurrera.

Lehenengo partidua Oier-Ander bikoteak jokatuko dau Peio-Xabi bikotearen kontra, atzen honeek atzen minutuan sailkatu dira finalaurrekoetara, sailkatuta egoan beste bikoteak, lesino bat dala-ta, ezingo duau-ta jokatu.

Bigarren partidua, Zapiko nebarrebak (Araitz eta Kimetz) osotuten daben bikoteak jokatuko dau Utxu-Xabi bikotearen kontra.

Finala, partidu bi honeetan irabazten daben bikoteek jokatuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!