PELOTEA

Amaia Aldai Emakume Master Cup-eko Lau Terdiko finalaurrekoan

Ager Barragan 2025eko abenduaren 3a

Nazinoen Ligako torneoa Euskal Selekzinoagaz irabazi ostean, pasau dan domekako, hilaren 30eko, Emakume Master Cup-eko final-laurdenak jokatu barik sailkatu da dimoztarra Lau Terdiko finalaurrekoetara. Taldeburu moduan sailkatu zan jarraian final-laurdenetara, aurreko urteko edizinoko finalistea izateagaitik.

Hainbat arazo bizi eta ekarri ebazan Nazinoen Ligako Torneoak, horreetako bat Aldairen aurkariaren gaixotasuna. Horregaitik, hau ezin izan zan partidura aurkeztu eta ondorioz, pelotari dimoztarra, partidua jokatu barik, automatikoki sailkatu zan torneoko atzen aurreko jardunaldira. 

Finalaurrekoa astegoien honetan jokatuko dau Aldaik, Olatz Arrizabalagaren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!