Partidua oso parekatua egon zan eta bikote bien arteko 2 tantuko aldeagaz atzetik joan arren, Rekaldek eta Bikuñak 8-8 bardindutea lortu eben. Nahiz eta puntu honetan Rekalde “entxufatuago” egon, Errioxako bikotearen beterania handiagoa izan zan eta 12-11 heldu ziran lehenengo atsedenaldira.
Honen ostean, Rekalde eta Bikuña frontoiko atzekaldea zigortuten hasi ziran baina bikote errioxarrak oso ondo jakin eban partiduari zelan eutsi eta azkenean 21-19 ganetik ipintea lortu eban. Partidua, Bikuñak atzen tantuan pelotea goiko txapara bota ebanean amaitu zan.