PELOTEA

Txumuluxueta Pelota Klubak txapel bi etxera, Bizkaiko Binakako Txapelketan

Amaiur Irazabal Korta 2025eko azaroaren 25a

Finalak zemendiaren 22an jokatu ziran Gernika eta Matienan, eta finalera heldutako lau taldetatik hiru Txumuluxuetakoak izan ziran.

Zemendiaren 22an jokatu ziran Bizkaiko Binakako Txapelketako finalak Gernika eta Matienan. Maila bitan eroan eben Dimara txapela: Emakumezko gazteen mailan eta nagusien 2. mailan.

Emakume gazteen mailan, txapeldunak Malen Lamadrid eta Maddi Etxenausia izan ziran eta azpitxapeldun, Izaro Sistiaga eta Andere Latatu. Nagusien 2. mailan, Ekhi Ziarrusta eta Dorkaitz Meabek irabazi eben Leioako Hartzak taldearen kontra.

Lehenengoa, emakume gazteen txapelketea izan zan eta goizeko 10:00etan hasi zan Gernikan. Bigarrena, nagusien 2. mailako txapelketea, Matienan arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!