FEMINISMOA

'Mitoak eta errealitatea'ren aurkezpena martitzenean, Diman

Amaiur Irazabal Korta 2025eko azaroaren 24a

Zemendiaren 25ean Dimako Andran Parkean arrastiko 18:30ean izango da ekitaldia.

Indarkeria matxistearen kontrako nazioarteko eguna dala-ta, Dimako Andraizea talde feministeak Mito eta errealitatea, indarkeria matxisteaganako siniskeren inguruko aurkezpena antolatu dau arrastiko 18:30ean Dimako Andran Plazan. Ekitaldi honen ondoren, Igorreko Kultur Etxetik iluntzeko 19:30ean abiatuko dan manifestazinora batuteko deia luzatu dabe. 

Hilebete honetan, Arratiako herrietan ekintzak antolatu dabez ildo feministatik eta indarkeria matxistearen auzitik bat doazanak. Hausnarketarako, ahalduntze prozesurako, ikasteko... espazio eta tresna dira eskaintzen diran ekintzak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!