LITERATUREA

Bariku txiki umeen ipuinen txokoa barikuan Diman

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 20a

"Txutxe eguna bakarrik ez delako..." Bazen behin... ipuinen tailerraren aurkezpena bariku honetan, Abaroan.

Zemendiaren 21 honetan arrastiko 17:30ean Abaroa Aretoan, Bariku txiki, Bazen behin ipuinen tailerra antolatu da. Bariku txiki deitutako programearen zemendiako ekintzea izango da ipuinen txokoa sortutea, eta herrian ipuinen sorkuntza lantzea dauka helburu. Txapelketa eta lehiaketek daukien filosofiatik kanpo, ipuinen sorkuntza bultzatu nahi da. Saio honetan, urri bigarrenean egin ziran taldekako eta bakarkako ipuinak aurkeztu eta landuko dira. Irudizkoak, testu idatziak edo antzeztuak izango dira eta gaia zabala izan arren, Jentiltxu eta Jentili izango dira aurkeztuko dabezan lanen ardatza.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!