DOKUMENTALA

'Sorgina, banaiz' Asisko Urmenetaren dokumentala bihar Diman

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 19a

Zemendiaren 20an, arrastiko 18:00etan Dimako Eskoletako kamaran eskainiko dabe dokumentala.

Asisko Urmeneta, komikilari eta irudigile nafarraren Sorgina, banaiz lana,  Euskal Herrian egon zan sorgin ehizari buruzko dokumentala da eta aurtengo urri lehenengoan estreinau zan Ataunen. Zemendiaren 20an, eguen honetan arrastiko 18:00etan, Dimako Eskoletako kamaran emitiduko da dokumentala eta ostean, Asisko Urmenetari alkarrizketea egingo jako. Dokumentalean, narrazinoak, irudikapen historioak eta marraztutako irudiak agiri dira eta honek, kaltetutako personen testigantzakaz arinago eta indartsuago konektetea ahalbidetuten dau. Dokumentala euskeraz da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!