Gaur arrastiko 18:00etan Dimako Plazako Frontoi Txikian jokatuko dabe parte-hartzaileek. Kimetz Zapiko eta Araitz Zapiko, Anton Iza eta Iker Rekalderen kontra arituko dira, eguneko lehenengo partidua izanik. Bigarrena, 18:30ekoa, Xabi Pujanak eta Xabi Garcia "Utxu"-k, Xabi Artabe eta Peio Larrakoetxearen aurka jokatuko dabe. Gainontzeko bikoteek zemendiaren 28ra arte daukie ligaxkea lehiatuteko. Finalaurrekoak eta finala, abenduaren 5ean izango dira 19:00etatik aurrera.