DIMESTENEN ASANBLADEA

Ikasturte barria antolatuteko asanbladea Dimako Ludotekan

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 12a

Dimestenek bariku honetan asanbladea deitu dau ikasturte barria haur eta gazteen artean sortuteko.

Ikasturteari hasikerea emoteko, datozan hileak antolatuteko Dimestenek haur eta gaztean eretxia jakin gura dau. Horretarako, zemendiaren 14an, barikuan, Dimako Ludotekan batuko dira umeen ideak eta gogoak partekatuteko. 18:00etan lau urtetik hamaika urtera artekoen txandea izango da eta 19:00etan, hamabi urtetik hamazazpi urtera artekoena. Ikasturte barria diseineteagaz gain, jolasak eta merendolea be egongo da ludotekan bertan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!