Profesionalak debutau barri eta lautik lau partidu irabazita, Xabi Rekalde aurtengo B serieko 4 1/2 Txapelketako protagonista handia izaten dabil. Baina gaur, hilak 31, izango dau debutau ebanetik zita garrantzitsuena. Izan, finalerako txartela lehiatuko dau Unai Amianoren kontra, non eta Diman, bere jenteagaz inguratuta. Lagun, familia eta Txumuluxueta klubekoek meriendea egingo dabe 19:45ean motorrak berotu eta gero, Rekalde indar guztiakaz animetako.
Pelota jaialdia 21:15ean hasiko da Jaka-Ugartemendia eta Elordi-Erostarbe bikoteen arteko partiduakaz eta jarraian jokatuko da B serieko 4 1/2 Txapelketako finalaurrekoa, Rekalde eta Amianoren kontra. Partidurako geratuten diran sarrera gitxiak entradasfronton.com webgunean dagoz salgai eta baten bat gelditu ezkero, Dimako frontoian salduko dira partiduen aurretik. ETB1en be egongo dira ikusgai partiduak. Rekaldek irabaziz gero, finaleko aurkariaren izena astelehenean ezetuko dau, orduan jokatuko da-ta Senar eta Muruaren arteko beste finalaurrekoa.