Xabi Rekalde dimoztarra dabil izaten B serieko 4 1/2 Txapelketako protagonista handia. Profesionalakaz debutau barri, lau partidutik lau irabazi ditu eta atzenengoan, txapelketako faborito nagusiaren gainetik pasau da 22-16 irabazita, Iker Salabarriari irabazita hain zuzen be. Rekaldek berak BEGITUn azaldu dauanez, "aurreko partiduetan baino sentsazino txarragoakaz" sentidu zan. Halanda be, faboritoaren gainetik pasau zan eta sano pozik agertu da lau partiduetatik laurak irabazi dauzelako.
Oin, finalerako txartela lortzeako aukerea izango dau Rekaldek, non eta etxean, Diman: "Diman jokaztutea beste debut bat izango da; nire jentearen, lagunen eta klubeko umeen aurrean". Hilaren 31, barikua, jokatuko dira finalaurrekoak 21:15ean. Senar eta Muruaren artekoa izango da lehenengo partidua eta gero, Amiano eta Rekalderen artekoa.