aisia

Ume zein helduentzako jarduerak gaur Diman

Asier Abrisketa 2025ko urr. 17a, 12:46

Kaitin Allendek 'Kilimaterioa' taularatuko dau gaur Abaroan

18:00etan umeentzako zientzia tailerra egingo da Abaroan eta 19:00etan, Kaitin Allenderen Kilimaterioa egongo da eskolako kamaran, umorea eta bertsoak buztartuta.

Bariku Txiki ekimenaren barruan, umeentzako Mad Science zientzia tailerrak 18:00etan izango dira gaur, hilak 17, Abaroan, eta Lehen Hezkuntzako umeentzat pentsauta dagoz. Esperimentu dibertigarriak eta ikasketa-jolasak buztartuz, zientzia modu ludikoan ezetuteko aukera parebakoa izango da.

Nagusientzat, barriz, Kilimaterioa ikuskizuna eskainiko da 19:00etan, eskolako kamaran. Lan hau Kaitin Allenderena da, bere Klimaxetik klimateriora eta buelta bakarrizketatik abiatuta, eta bertsoak Izar Mendiguren eta Oihane Perea bertsolariek ipiniko deutsiez.

Kilimaterioa umorez eta gogoetaz betetako ikuskizuna da, andren ikuspegia erdigunean ipinten dauana eta menopausiaren ingurukoa. Barre egiteko eta pentsarazoteko momentuak buztartzen ditu, klimaterioan askotan isilean bizi izan diran egoerak agerian itxiz eta normalizazinoa bilatuz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!