Urri bigarrenaren 15ean ospatuten dan Landa Eremuko Andren Nazinoarteko Eguna eta Andraizeak andra taldeak, Dimako Udalaren laguntzeagaz, hau ospatuteko jarduerea antolatu dau hurrengo egunerako, eguena, hilak 16. Izan be, Onintza Enbeita bertsolari, kazetari eta idazlea konbidau dabe bere atzen saiakera liburua aurkeztuteko, Andra baten txatalak (Argia, 2025).
Saiakera honek baserriko andren bizimodua kontetan dau, andra baten ahotik: "Baserria bere horretan, erromantizismorik barik". Lan honetarako, Enbeitak laurogeta hamar urtetik gora dituan Feli Madariaga foruarraren bizitzea hartu dau oinarritzat, Muxikako Igertu baserrira ezkondu eta bere bizipenak hartuta. Madariagarari egindako alkarrizketak eta beragaz pasautako momentuetatik abiatuta bere bizitzea alkarbanatu dau, "gure amamen, birramamen edo amen" bizimodua zelangoa zan ulertu arazoteko.