eskupelotea

Rekaldek irabazten segiduten dau profesionalen kontra

Asier Abrisketa 2025ko urr. 13a, 11:01

Rekalde eta Murua, Bilbon jokatutako partiduan // ASPE

Zapatuan jokatu eban bere bigarren partidu profesionala eta hau be irabazi eban dimoztarrak, 22-11 Muruaren kontra.

Pasau dan astegoienean egin eban debut profesionala Xabier Rekalde dimoztarrak, ASPEgaz urte biko kontratua sinatu ostean. B serieko 4 1/2 Eusko Laber Txapelketan dabil eta debutean Joseba Aldaveren kontra 22-13 irabazi ostean, bigarren partiduan be urten da garaile Rekalde. Zapatuan Bilbon jokatu eban Ander Muruaren kontrako norgehiagokoa eta Rekaldek beste garaipen argi bat lortu eban, 22-11 irabazita.

Hurrengo asteetan Asier Agirre eta Iker Salaberria faboritoen kontra jokatu beharko dau Rekaldek. Bide onetik jarraituz gero, finalaurrekoetarako txartelak lortutea izango dau eskura Dimakoak. Momentuz, profesionalak aurrez aurre egotearen urduritasunari eutsi eta kantxan bere jokoa nagusitutea lortzean dabil Rekalde. Hurrengo partidua barikuan jokatuko dau Zornotzan, Asier Agirreren kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!