Dinbi Danba Karanba alkarteak magia saioa antolatu dau urri bigarrenaren 10erako, barikua, Dimako Abaroa aretoan, 19:00etatik aurrera. Aritxoi Magoa urtengo da eszenatokira ilusionismo trukuak egitera. Aritz Basterraren izen artistikoa da Aritxoi eta hau bere lehenengo bakarkako saioa izango da, jenteaurrean Wallas Magoagaz be ibilitakoa dan arren. Ostean, musikea ipiniko dau DJ Remember Armen-ek.
Aritxoik Iker Urtiaga "Wallas" magoagaz ikasi dau magia ikuskizunak eszenaratuten: "Nigar parte hartzean dau askotan eta urte bat-edo daroanez ikasten, bere magia saioak egiteko momentua heldu jako". Ha-ta guztiz be, Aritxoi ez da bakarrik egongo taula gainean. Dimako ume batek eta nagusi batek be hartuko dabe parte, truku pare bat eginaz. Geroko DJak be, ilusionismo truku pare bat egingo ditu.