Kurso barriaren hasikereagaz batera, Dimako Herri Liburutegiaren ateak zabalik egongo dira gaurtik aurrera, gura dauanak hau irakurri zein ikasteko erabili dagian. Astero, astelehenetik eguenera egongo da zabalik gelea, 16:30etik 19:30era. Liburutegiak liburuzain boluntarioakaz funtzionetan dau eta beraz, boluntarioak behar dira hilean arrasti batez bertan egoteko. Izena emon gura ezkero, udaletxean emon daiteke kontaktua.
Oingo kursorako, nobedadeak dagoz liburutegiko Txoko Morean. Izan be, umeentzako materiala barriztau dabe, liburu gehiago eskainiaz. Viriditas, Zakila du izena!, Hilekoa mundiala da, Femina Sapiens, Mutila izatea eta Alua du izena! dira bildumara batu diran titulu barriak.