eskupelotea

Rekaldek garaipenagaz hasi dau bere ibilbide profesionala

Asier Abrisketa 2025ko urr. 6a, 12:18

Atzo egin eban debut profesionala B serieko 4 1/2 Eusko Label Txapelketan eta Aldaveren kontra 22-13 irabazi eban Dimakoak.

Xabier Rekalde Azkuenaga (Dima, 2003) pelotariak urte birako kontratua sinatu dau ASPE enpreseagaz eta atzo egin eban debuta Eibarko Astelena pelotalekuan. Jarraian sartu da dimoztarra B serieko 4 1/2 Eusko Label Txapelketan eta lehenengo partidua irabazi egin eban, 22-13, Joseba Aldaveren kontra. Holan, beste hiru partidu izango ditu aurretik finalaurrekoetarako txartela lortzeako. Asier Agirre eta Iker Salaberria faboritoak izango ditu aurkari, bai eta Ander Murua. Atzen honen kontra zapatuan, hilak 11 jokatuko dau, Bilbon.

Txumuluxueta klubeko kideek, lagunek eta familiak autobus bi bete ebezan Rekalde animetako eta honeek babestuta, momentu batzutan urduri igarri jakon arren, fin ibili zan Dimakoa kantxan. Hasikeratik inposatu eban Rekaldek bere jokoa eta Aldavek gauza gitxi egin ahal izan eban, Dimakoa 7-0 aurreratu zan-ta hasikeratik. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!