Xabi Rekalde Azkuenaga (Dima, 2003) pelotariak ASPE enpreseagaz urte birako kontratua sinatu dau eta debuta hilaren 5ean egingo dau. Jarraian sartuko da Txumuluxueta klubean hazitako aurrelaria profesionalen txapelketan, B serieko 4 1/2 Eusko Label Txapelketan hartuko dau parte eta lehenengo partidua hilaren 5ean jokatuko dau Eibarren, Joseba Aldaberen kontra. Lehenengo partidua klubeko kide, familia eta lagunengaitik babestuta jokatuko dau Dimakoak, autobusak antolatu ditue-ta Eibarrera joateko.
Rekaldek BEGITUri eskainitako alkarrizketan onartu dau, “barri oso pozgarria” dala saltu hau, bai beretzako bai ingurukoentzako. Rekaldek “sensazino onakaz eta gogotsu” abiatuko dau bere ibilbide profesionala, urtean zehar ondo ikusi da frontoian eta eskuetatik be “topera” sentidu da lau t’erdiko txapelketarako prestatuterakoan: “Irabaztera urtengo gara, ziur!”.