auzoak

Indusiko sanfreskuak ospatuko dira barikutik zapatura

Asier Abrisketa 2025ko urr. 2a, 10:18

Barikuan karta-jokoak eta Palestinaren aldeko alkarretaratzea eta zapatuan mezea, lehiaketa gastronomikoak, bertso-saioa eta erromeria izango dira zita nagusiak.

Urri bigarrenaren 4a da Asisko San Frantziskoren eguna eta Dimako Indusi auzoan jaiak ospatuko ditue urtero lez. Zapatuan izango da egunik potoloena eta orduan ospatuko da bai mezea ermitan bai jaietako ekintza nagusiak: lehiaketa gastronomikoak, bertso-saioa eta Jainaga eta Narbaizaren erromeria, besteak beste. Halanda be, barikutik igarriko da jai giroa auzoan, karta txapelketak, Eingoren musikea eta Palestinagazko alkartasun keinua egingo dira-ta.

Egitaraua

Urri bigarrenak 3, barikua

  • 17:00etan, Briska eta Tute Txapelketak.
  • 19:00etan, txitxiburduntzia.
  • 21:00etan, Eingo taldea.
  • 21:30ean, alkartasun keinua Palestinagaz.
  • 22:00etan, txokolatadea.

Urri bigarrenak 4, zapatua

  • 12:00etan, mezea.
  • 13:00etan, barauskarria.
  • 14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea.
  • 14:30ean, bazkaria.
  • Jarraian, bertso saioa Ibai Amillategi eta Ander Elortegigaz.
  • 17:00etan, umeentzako ekintzak.
  • 19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Tostada lehiaketea.
  • 20:00etan, afaria.
  • 21:00etan, erromeria Jainaga eta Narbaizagaz.
  • 22:00etan, auzokoen antzerkia.
  • Jarraian, errifen zozketea eta txokolatadea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!