herri kirolak

MIkel Etxebarria txapeldun Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketan

Asier Abrisketa 2025ko ira. 29a, 12:45

Zapatuan Abadiñon jokatutako nazinoarteko txapelketan Dimakoak jantzi eban makinaz modalidadeko txapela eta munduko txapelketarako sailkapena lortu dau.

Abadiñon jokatu zan zapatuan, hilak 27, Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketearen lehen edizinoa eta makinaz modalidadean, Dimako Mikel Etxebarriak jantzi eban txapela eta Zeelanda Barrian egingo dan munduko txapelketarako sailkatu da. Holan, munduko ardi moztaile txapelketan, Euskal Herriaren izenean parte hartuko dauan lehenengo personea dimoztarra izango da.

Euskal Herri eta nazinoartetik joandako ardi moztaileen topagune izan zan Abadiño eta EAMEk (Euskal Ardi Moztaileen Elkartea) sano balorazino ona egin eban. “Oso pozik eta asebeteta gagoz jasotako erantzunagaz eta egunean zehar izandako bizipenakaz” azaldu eben. Makinaz gainera, Euskal Herriko Txapelketako artaziz modalidadea be jokatu zan; baita Open txapelketak modalidade bietan, eta hor nazinoarteko moztaileek hartu eben parte.

Sailkapenak

  • Euskal Herriko txapelketa artaziz:
    1. Joseba Ugalde (Lezama) 
    2. Jon SainteMarie (Landibarre)
    3. Mikel Galvez (Eskoriatza)
    4. Josu Ekisoain (Ibiriku)
  • Euskal Herriko txapelketa makinaz
    1. Mikel Etxebarria (Dima)
    2. Joseba Ugalde
    3. Laurent Paris (Eskoriatza) 
    4. Ipar Arrinda (Lekeitio)
  • Nazinoarteko lehia:
    1. Ingalaterra
    2. Frantzia
    3. Gales
    4. Espainia
    5. Irlanda
    6. Eskozia
    7. Euskal Herria 
    8. Herbehereak
  • Open kategorian makinaz
    1. Llyr Evans (Gales) 
    2. Nick Greaves (Ingalaterra)
    3. Jeremy Leygonie (Frantzia)
    4. Philip Price (Gales) 
  • Open kategorian artaziz
    1. Joseba Ugalde (Euskal Herria) 
    2. Mikel Galvez (Euskal Herria)
    3. Archie Paterson (Eskozia) 
    4. Jon Sainte-Marie (Euskal Herria) 
  • Senior kategorian
    1. Ben Scott (Irlanda) 
    2. Julian Karl (Alemania)
    3. Christopher Begley (Irlanda)
    4. Mikel Galvez (Euskal Herria) 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!