jantzak

Zemendian egingo da euskal jantzen inguruko berbaldi jantzatua Diman

Asier Abrisketa 2025ko ira. 26a, 17:12

Begitu aldizkariaren 456. zenbakian bihar egingo dala argitaratu bada be, zemendiaren 28an egingo da saioa.

Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak antolatuta, zemendiaren 28an Korrotik pikutara, euskal dantzaren historia dantzaren bitartez kontatua saioa egingo da. Berbaldi jantzatu bat izango da, Oier Araolaza eta Gari Otamendi jantzariek eskainita. Bertaratuteko izena emon beharko da ikusle kopurua kontroletako eta aurrerago emongo dogu horren barri. Berbaldi jantzatu honegaz Araolazak eta Otamendik zein izan dan atzen hiru-lau gizaldietan euskal jantzearen bilakaera koreografikoa kontetan dabe gorputzak erabiliz, hau da, jantzen bitartez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!