eskupelotea

Aldai eta Mendizabal txapel barik gelditu dira Logroñon

Asier Abrisketa 2025ko ira. 25a, 12:29

Zabaleta eta Capellanek eroan dabe San Mateoko txapela. Dimoztarrak min hartu eban eskuan eta ezingo dau Udako Torneoko finala jokatu.

Atzo jokatu zan Logroñoko Adarraga pelotalekuan San Mateo Torneoaren bosgarren edizinoko finala. Urdinez Amaia Aldaik eta Nora Mendizabalek eta gorriz Goiuri Zabaletak eta Andrea Capellanek jokatu eben eta atzen honeek urten ziran garaile, 22-16. Astea eta udako denporaldia borobilduteko bigarren aukera bat izango eban Aldaik domekan Bermeon, Udako MLK Torneoko final handian. Halanda be, Logroñon lesionau eta ezingo dau finala jokatu, Olatz Arrizabalagak jokatuko dau bere partez.

San Mateoko finala pareko hasi eben bikote biek. Izan be, bata bestearen atzetik ibili ziran partiduaren lehenengo erdian. Markagailuak hamalauko bardinketea adierazoten ebanean hasi zan finala ebazten. Aldaik min hartu eban eskuan eta urdina aurretik ipiniko eban gantxoa txapara bota eban Aldaik. Hortik aurrera, gorriena izan zan partidua, sei tantu bata bestearen atzetik egin eta balantzea desorekatuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!