andraizea

Ikuspegi feministagaz Ondarroa ezetuteko urtekerea egingo dabe zapatuan Dimako Andraizea andra taldekoek

Bea Azpiri 2025ko ira. 24a, 10:21

Ondarroako Boga Boga talde feministako andrek gidatuko dabe bisitea. Bisita honetan, besteak beste, Etxelila, Emakumin topaleku, Ondarroako andren etxea, ikusiko dabe Dimakoek

Zapatuan, hilak 27, 09:30ean batuko dira Dimako plazan Ondarroara doazenak, eta han, kotxeetan antolatuko dira joateko. Boga Boga taldeko andrakaz hitzordua 11:00etan da eta ordu horretan hasiko dabe bisitea. Bisitearen ostean, 14:30ean, bazkaldu eta 19:00etan bueltauko dira Dimara.

Etxelila, Emakumin Topaleku

2013an inaugurautako Etxelila, andren topalekua da, Ondarroako Udalak eta andren alkarte mobimentuak batera kudeatuten daben gunea, herriko andrei espazio feminista bat eskaintzeko. Boga Boga, Uxu-Ondarroako emakumeen taldea, 7 emakume en movimiento, Andrabanda Feminista, Diapoo Ligueye-Ondarroako Emakume Senegaldarren Elkartea, Sarekonposntzaileak eta One dira Etxelilan parte hartzean daben herriko andren alkarteak. Ondarroako Jabekuntza Eskolearen egoitza be bada Etxelila eta bertan, ikastaro, tailer eta ekintza feminista ugari antolatzen dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!