bariku txiki

Bueltan da Dimako Bariku Txiki

Asier Abrisketa 2025ko ira. 18a, 10:54

Ikasturteko lehenengo saioan Patxintxiketan: Urtaroen bidaia antzezlana egongo da ikusgai bihar Abaroan, 19:00etan.

Diman umeentzako eskaintza kulturala handituteko asmoagaz sortu zan pasau dan kursoan Bariku Txiki ekimena, "txutxe eguna bakarrik ez dalako..." lelopean, hilean bariku batez txikerrenentzako ekintzak egiteko. Udako geldialdiaren ostean, aurtengo ikasturtean be ekindo deutsee ekimenari eta lehenengo saioa bihar, hilak 19, izango da. Abaroa aretoan Urtxintxa Eskolearen Patxintxiketan: Urtaroen bidaia antzezlana egongo da ikusgai 19:00etan. Antzerkia, abestiak, jantzea eta jolasak batzean ditu ikuskizun honek.

Sinopsia

Parke eder baten, non umeek jolasten daben eta natura loratzen dan, Patxintxi urtxintxak gidatzen ditu bere hiru lagunak Urtzi, Ilargi eta Udane, barrez eta poztasunez beteriko eguneroko abenturetan. Ha-ta guzti be, bere mundu baketsua arriskuan dago Kutsadura Doktorea parkera iristen danean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!