berbaldia

Etzi berbaldia egingo dau Iratxe Etxebarriak Diman

Bea Azpiri 2025ko ira. 16a, 11:38

Eguenean, hilak 18, 19:00etan, Iratxe Etxebarriak Bizirik bizitzeko, antolatu! berbaldia emongo dau Dimako eskolan.

Bertan landuko diran gaiak: gure bizitzaren xedea zehaztu, zer eta zertarako?, motibazinoa eta borondatea, ohiturak, mapak marraztu, agendan idatzi, egunerokoa ekarri eta antolatu eta ekin dira.

Iratxe Etxebarria burnout prozesuetan espezializautako coach-a eta 7.300 miligramo eszitalopram liburuaren egilea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!