eskupelotea

Txumuluxuetak eskupelotara hurbilduteko izen-emotea zabaldu dau

Asier Abrisketa 2025ko ira. 15a, 12:15

2016-2020 bitartean jaiotako umeek emon leikie izena. Gainera, lehenengoz antolatu da Pala Txapelketea, hilaren 30era arte egin daiteke izen-emotea.

Dimako Txumuluxueta Pelota Klubak hasi dau kursoa eta aurtengoan be, txikerrenentzako lekua egingo dabe. 2016 eta 2020 urteen artean, biak barne, jaiotako umeentzako "jolas eta ekintza desbardinakaz eskupelotara hurbilduteko" helburuagaz, saio bereziak egingo dira. Frontoi handian, astelehen eta eguaztenetan izango dira txikerrenen entrenamenduak, 16:15etik 17:00etara. Izena klubak zabaldutako galdetegian emon daiteke.

Gainera, Txumuluxuetak lehenengoz antolatu dau Pala Txapelketea, udagoienean zehar jokatuko dana. Frontoi txikian jokatuko dira partiduak teniseko peloteagaz eta hiru maila egongo dira: andrazkoena, gizonezkoena eta mistoa. Gitxienez bikotekide bat izan behar da Dimakoa eta izena hilea amaitu orduko emon behar da, 688 640 221 telefonoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!