eskupelotea

Aldai eta Bergarak galdu egin dabe Urrezko Ligako bigarren partidua

Asier Abrisketa 2025ko ira. 15a, 10:56

Ibarrola eta Gaminderen kontra 22-20 galdu ostean, eguenean Galdakaon jokatuko dan partidua bai ala bai irabazi behar dabe finalera ailegetako.

Amai Aldaik eta Arrate Bergarak barikuan jokatu eben Zarautzen Udako Master Laboral Kutxa Torneoko Urrezko Ligako bigarren jardunaldia. Lehenengo jardunaldian Olatz Arrizabalaga eta Nora Mendizabalen kontra irabazi ostean, bigarrenean kale egin eben Dimakoak eta Tuterakoak. Ibarrola eta Gaminderen kontra 22-20 galdu eben barikuan Zarautzen.

Aldaik BEGITUn kontau dauanez, "partidu oso gogorra" izan zan barikukoa. Ordu bete eta hamar minutuko aurrez aurrekoa izan zan, tantu bakotxa burrukatuten. Baina atzenean tantu biko alde estuagaz irabazi eben Ibarrola eta Gamindek. Emaitza honegaz, finalerako sailkatu ahal izateko, Aldai eta Bergarak bai ala bai irabazi behar dabe egunean, hilak 18, Galdakaon jokatuko dan partidua, Arraiza eta Capellanen kontrakoa.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!