mendia

Zapatuan egingo da Dimako Ermiten Ibilbidea, aurtengoan laburtuta

Asier Abrisketa 2025ko ira. 10a, 10:56

Piedadea izango da plazatik urten ostean partaideek bisitauko daben lehenengo ermitea // Indalecio Ojanguren.

Aurreko edizinoetan 32 kilometroko ibilaldia egin dan arren, aurtengoan erdia egingo da zazpi ermita bisitauz; beste erdia datorren urtean egingo da.

Urri lehenengoaren 13an, zapatua, egingo da Dimako ermitak ezetuteko urteroko zitea, Dimako Ermiten Ibilbidea hain zuzen be. 08:00etan urtengo dira partaideak eta urtengoan ibilbideak hamabi kilometro inguruko luzeerea izango dau eta zazpi ermitatik pasauko da: Piedadea (Ugarana), San Migel Txiki (Iruargi), San Roke (Olazabal), San Ignazio (Arostegieta), Santa Maria Magdalena (Lamindao), San Blas (San Blas) eta San Fraisku (Indusi). Bakotxean argazkia atera eta Ugaranara bajatuko dira partaideak bueltan. Bertan pintxo-potea egongo da, Dimako Udalaren esku.

Aurreko edizinoetan ibilbidea 32 kilometro ingurukoa izan da eta hamabost ermitatik pasau da. Halanda be, ez da parte-hartze handirik egon, antolatzaileen ustez, ibilbidea luzeegia zalako. Holan, ebatzi dabe aurten ibilbide erdia egitea eta datorren urtean, bigarren zatia egitea. Beraz, gainontzeko ermitak bisitetako 2026ko edizinora itxaron beharko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!