Udako Master Laboral Kutxa Torneoko lehenengo fasea gainditu ostean, Amaia Aldai eta Arrate Bergara Urrezko Liga ligaxkan dagoz murgilduta, hilaren 28an Bermeon jokatuko dan finalerako txartelak lortzeako. Ligaxkea bide onetik hasi dabe, izan be, zapatuan Orduñan jokatu eben lehenego jardunaldia eta irabazi egin eben. Olatz Arrizabalaga eta Nora Mendizabal izan ebezan aurkari eta Aldairen esanetan "partidu serio eta ona" jokatu ostean, 22-13 nagusitu ziran Dimakoa eta Tuterakoa.
Datorren partidua barikuan, hilak 12, jokatuko dabe Aldaik eta Bergarak, Zarautzen Aizane Ibarrola eta Nora Gaminderen aurka. Hau irabaziz gero, Aldai eta Bergarak ia lortuta izango dabe finalerako txartela. Halanda be, beste partidu bat izango dabe faltan, Arraiza eta Capellanen kontrakoa.