motorra

Zapatuan egingo da Dimako III. Igoerea

Asier Abrisketa 2025ko ira. 5a, 11:27

Indusitik Zumeltzara jokatuko dan erlojupeko lasterketan 35 auto-gidarik hartuko dabe parte. Entrenamenduak 13:00etan hasiko dira eta jarraian egingo dira lasterketako txanda biak.

Bihar, hilak 6, Dimako portua zarratuta egongo da Lanzero Classic Club zornotzarrak antolatutako Dimako Igoerea dala-ta. Aurtengoa hirugarren edizinoa izango da eta aurten be, autoakaz gozatuten daben zaleek kamino baztarrak betetea espero dabe antolatzaileek. Erlojuopeko lasterketea izango da, txanda bitan, eta bertan 35 auto-gidarik hartuko dabe parte. Speedcar, Nova, BRC, Demoncar, Simca, BMW, Porsche, Audi, Lancia Delta, Ford Sierra eta proba honeetako auto mitikoakaz gozatuteko aukerea egongo da Indusi eta Zumeltza arteko zazpi kilometro pasatxoko lasterketan.

Egiaztapen teknikoen ostean, onartutako autoakentrenamentu librean urtengo dira. Lehenengo gidaria 13:00etan hasiko da eta bigarren entrenamentu bira, ofiziala, egin ostean hasiko da lasterketea, txanda bitan antolatuta. Sari banaketea, 20:00etan izango da plazan.

Lanzero Classic Club-eko kideak Dimako III. Igoerearen aurkezpenean.

Dimako III. Igoerea puntuagarria da motor txapelketa ugaritarako: Mendiko Euskal Txapelketako 1 eta 2 mailak, Euskal Erregularidade Sport Txapelketea, Mendiko Junior gidarien Euskal Kopa, Mendiko Ibilgailu Historikoen Euskal Kopa (H1-H2), Mendiko Bizkaiko Txapelketako 1 eta 2 mailak, Bizkaiko Erregularidade Sport Txapelketea, Mendiko Junior gidarien Euskal Kopa, 1.6 Kopa, 2.0 Kopa eta Propulsio Kopa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!