eskupelotea

Amaia Aldaik zapatuan ekingo deutso Udako Torneoko Urrezko Ligari Orduñan

Asier Abrisketa 2025ko ira. 5a, 10:08

Amaia Aldai eta Arrate Bergara // Artxiboko irudia.

Dimakoa Bergaragaz arituko da, Arrizabalaga eta Mendizabalen kontra, finalerako txartelak eskuratuteko ligaxkako lehenengo jardunaldian

Amaia Aldaik eta Arrate Bergarak gainditu dabe Udako Master Laboral Kutxa Torneoaren lehenengo fasea. Oin, beste hiru bikotegaz batera, Urrezko Liga ligaxkea jokatuko dabe hilaren 28an Bermeon jokatuko dan finalerako txartelak ebazteko. Beste bikoteak Arraiza-Capellan, Ibarrola-Gaminde eta Arrizabalaga Erasun dira. Urrezko Ligeak lau jardunaldi izango ditu. Lehenengoa Orduñan jokatuko da eta gero Zarautz, Galdakao eta Oñatin.

Orduñako partidua zapatuan, hilak 6, jokatuko da. Bertan Aldai eta Bergara, Arrizabalaga eta Mendizabalek osotutako bikoteagaz egongo dira aurrez aurre eta Urrezko Ligea bide onetik hasteko aukera paregabea izango da. Norgehiagoko bakarra egongo da jokoan zapatuan eta 18:30ean da hastekoa.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!